Bilduk argitaratzen duen boletinaren bigarren alean Xabier Orbegozoren hausnarketak datoz.
Bildu koalizioak bere aldizkariaren bigarren alea kaleratu berri du, Elorrioko gaur egungo egoera berbagai dutela. Xabier Orbegozo zinegotziari eginiko elkarrizketa dakar boletinak, eta bertan dioenez auzo-kontseilua “tresna baliagarria” izan daiteke, “dauden arazoak hurretik ezagutu, aintzat hartu eta adostutako konbideekin bideratzeko”.
Aurreko legealdian eratu zen kontseilu berezi hori, eta Orbegozok azaldu du legealdi berrian behin bakarrik batu dela “duela bost hilabete”. Urtarrileko osoko bilkuran ere salatu zuen gaia. Bere ustez, “gobernu taldea ez dabil dagokionerantzukizuna betetzen”. Dioenez, “oraindino ez dakigu hurrengo bilkura noiz izango den. Ezin esan gobernu taldeak kontseiluari dagokion garrantzia ematen dionik”, gaineratu du Orbeogozok. Bere arabera, “batzarrak hiru hilerik behin izan beharko lirateke, eta aurrekontuek, eragina duten ordenantzek eta eskualdeko hiltegiak” gai-zerrendan beharko lukete.
Parte-hartzeari buruz
Aurrekontuak baloratzerakoan, Bilduk bere aldeko bozkaren azalpenak eman ditu. Hala ere, EAJri aurrekontuak lantzerako orduan partaidetza bultzatu ez izana leporatu dio. “Elorriok parte-hartze handiagoa merezi” duela azpimarratu du Orbegozok.