"Ametsak betetzen" segitu gura dute Gaztetxean

Anboto 2012ko martxoaren 3a

24. urtemugako ospakizunak dituzte gaur

24. urtemugako ospakizunak dituzte gaur.

 

Mende laurdena betetzeko urtebete bakarrik falta zaio Elorrioko Gaztetxeari, 24 egin berri ditu-eta. Sasoi hartan hasitako bidea gogora ekarriz, egun osorako ekitaldiak prestatu dituzte biharko. Gure ametsak dirauen bitartean, zuenak egin du! lemapean elkartuko dira gazteak, 12:30etik aurrera.

 

Harreraren ondoren trikipoteoan irtengo dute, eta 14:30ean omenaldirako tartea hartuko dute. 15:00etan jesarriko dira bazkaltzeko, eta arratsaldean familia argazkia aterako dute. Iluntzetik aurrera, musikak hartuko du protagonismo nagusia Elorrion. Gaueko kontzertuen atariko legez, Anttonek akustikoa eskainiko du 19:00etan; ondoren, 22:30ean hasita joko dute Fiachras, Vomito eta Izargi taldeek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!