Portalekuko Txarriboda astebururako eskaintzan

Anboto 2012ko ots. 10a, 08:17

Zapatuko afarian Lujanbiok, Amurizak eta Estiballesek jardungo dute bertsotan Alkartun

Zapatuko afarian Lujanbiok, Amurizak eta Estiballesek jardungo dute bertsotan Alkartun.

 

Txarriboda dute asteburu honetan Portalekuan. Asteon hil dute txerria, eta Alkartun bertso afaritarako batuko dira, 21:00etan. Maialen Lujanbio, Arkaitz Estiballes eta Miren Amurizak onartu dute afarirako gonbita. Domeka eguerdian odoloste-dastaketa prestatuko dute Portalekuan.

 

Liburu aurkezpena

Bestalde, barikuan, AHTaren aurkako mugimendua eta errepresioa liburua aurkeztuko dute Gaztetxean, eta zapatuan Parra tabernan DJjArkak funk doinuak eskainiko ditu.

 

Ekitaldi horiek Kalian gora kalian behera egitasmoaren barruan antolatu dituzte. Hileotan hainbat ekintza prestatu dituzte elkarlanean tabernek, Gaztetxeak eta EMEk, eta otsailerako ere egitarau zabala eratu dute.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!