Espainiako Gobernuari diru-laguntza eskatzeko asmoa, kulturan inbertitzeko

Anboto 2012ko ots. 7a, 13:34

Sustapen sailetik bideratutako azpiegitura handiak jaso dituzten herriek eskatu dezakete laguntza; proiektuen kostuaren %1a da konpentsazioa

Sustapen sailetik bideratutako azpiegitura handiak jaso dituzten herriek eskatu dezakete laguntza; proiektuen kostuaren %1a da konpentsazioa.

 

PPko zinegotzi Carlos Garciak azken udalbatzarrean galdetu zuen ea gobernu taldeak badaukan intentziorik konpentsazio ekonomiko hori eskatzeko, eta Ana Otadui alkateak baietz erantzun zion. Elorrion, Sustapen ministeriotik AHTaren obretarako 167 milioi euroko aurrekontua dago bideratuta, eta laguntza emanez gero, 1,67 milioi jasoko luke udalak kultur egitasmoetan inbertitzeko. Alkateak adierazi zuen "aukera ona" izan daitekeela Aldapebeitia jauregia eraberritzeko, "ager daitezkeen gainerako proiektuak baztertu barik".

 

Bilduren iritziz, "herritarrek ezezkoa eman zioten AHTari galdeketan", eta "proiektu horren 167 milioiak erabili beharko lirateke kultura, hezkuntza edota osasun arloetarako, besteak beste". Otaduik erantzun zuen Legebiltzarrean "gehiengo zabalez" onartu zela AHTaren egitasmoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!