Bilduren batzar informatiboa, animalien ordenantzaz

Anboto 2012ko ots. 6a, 08:29

Otsailaren 7rako, animalien ordenantzaren gaineko bigarren batzar informatibo eta parte-hartzailea deitu du Elorrioko Bilduk. Arriola kultur aretoan ipini dute zita, 19:30ean.

Otsailaren 7rako, animalien ordenantzaren gaineko bigarren batzar informatibo eta parte-hartzailea deitu du Elorrioko Bilduk. Arriola kultur aretoan ipini dute zita, 19:30ean.

 

Zehazki, txakurren atala aztertuko dute, “kalean kexa eta kezka gehien sortzen duen gaia delako”.  Kezka horregatik diote gaia parte-hartzearen bitartez landu behar dela; azaroan egin zuten lehenengo batzarra, herritarren iritziak jasoz. Martitzenean ordenantzarako proposamen bat eroango dute, eta azken ekarpenak ere jasoko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!