Igerilekuan gaineko azterketa garatu dute, polemikaren erdian

Anboto 2012ko ots. 9a, 08:30

Alkateak bere erabakiaren berri eman du udalbatzarrean. Bilduk \'isilpean\' aritzea eta euren kontrako \'trikimailua\' erabiltzea egotzi dio EAJri

Alkateak bere erabakiaren berri eman du udalbatzarrean. Bilduk "isilpean" aritzea eta euren kontrako "trikimailua" erabiltzea egotzi dio EAJri.

 

Elorrion kanpoko igerilekuak egitea bideragarria ote den ikertzeko lan teknikoa egin dute. Elizalde inguruko hiru eremu aztertu dituzte, eta ikerketak dio hiruetan posible litzakela egitea. Igerilekuak ez eze, gune berdeak eta aparkalekua ere batzen ditu proiektuak. Txostenaren arabera, 2,2 milioi euro beharko lirateke egitasmoa burura eroateko. EAJk aisialdirako eskaintzaren baitan ikusten ditu igerilekuak, eta Bilduk kirol-instalazioen huasnarketa orokor bat beharrezko litzatekela dio. EAJk urrian kreditu-aldaketa legez aurkeztu zuen azterketa-proiektua, eta Bilduk kontra bozkatu zuen. EAJko bi zinegotzi ez ziren udalbatzarrean egon, eta horregatik, ez zen aurrera atera proposamena. Jeltzaleek orduan zioten “koalizioak gobernu taldearen  ekimenak galaraztea” duela helburu, Bilduri errua botaz.

 

Orain, EAJk alkatearen erabakiz onartu du azterketa egitea, eta Bilduk salatu du, gertatu zena ikusita, jeltzaleek "euren kontrako trikimailua" erabili dutela, ezezkoaren ardura eurei botatzeko. Koalizioak dioenez, "EAJk bazuen gure posizioaren berri", eta orain udalbatzarrera ekarrita "isilpean aritzea" leporatu dio.

 

EAJk adierazi du ez dela "zalantza jartzekoa" eurek eginda lana. Euren ustez egon da denbora gauzak eztabaidatzeko, eta aurrerantzean ere hitz egiteko eta adostasunerako gertu azaldu dira. Bilduk, gai honegaz jazotakoak bi alderdien arteko konfiantzan "atzerapausua" suposatzen duela nabarmendu du.

 

PPko zinegotziak esan du ez duela ulertzen poemika, ezta kritikak ere, "proiektu garrantzitsua delako".

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!