Iazko esperientzia positiboa izan zela-eta, biharko Bizikidetza Egunaren bigarren edizioa antolatu dute Txintxirri ikastolan.
Elkarbizitzak zera suposatzen ei du: “sozialki armonian bizitzea, batez ere pertsonen eta taldeen arteko tolerantzia eta elkartrukeak erraztu eta bultzatzen direlako”, diote. Horren harira, “batak bestea edo elkar laguntzera bultzatzen duen sentimendua garatu gura dugu” gaineratu dute.
“Bizikidetza hobetzeko 9 esaldiak” gogoratuz ekingo diote 14:45ean, eta 15:00etatik aurrera jolas kooperatiboen zirkuituan parte hartuko dute taldeka.