30.000 euroko laguntza kooperazio beharretarako

Anboto 2012ko urt. 19a, 09:10

2011n garatutako proiektuak finantzatzeko da; 2012rako 40.000 euro aurreikusi ditu udalak

2011n garatutako proiektuak finantzatzeko da; 2012rako 40.000 euro aurreikusi ditu udalak.

 

Udalak 28.425 euro bideratu ditu 2011n, kooperaziorako proiektuen diru-laguntzetarako. Hain zuzen ere, herriko hiru erakundek jaso dute ekarpen hori: Kainaberak, Sahararen aldeko LAJWAD elkarteak eta Elorrioko Kirol Taldeak.

 

Kainaberak 21.975 euro jaso ditu bost egitasmo finantzatzeko. Kolonbian umeentzako jantokiak, premia bereziak dauzkaten umeak eta emakumeen ahalduntzea dituzte langai. Osasun baldintzak hobetzeko etxebizitzen bueltan dabiltza beharrean Nikaraguan, eta Errusiako umeak etxean hartzeko egitasmoa ere badute martxan.

 

Sahararen aldeko elkarteari 4.000 euro eman dizkio udalak, AMGALA 2011 deituriko proiektuaren lehenengo fasea finantzatzeko; kirolgunea mugatzea dute helburu. Kirol taldeak, berriz, 2.450 euroko laguntza hartu du Kolonbiako Bogota hirian, hirugarren adinekoen harira garatutako proiektu birengatik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!