Udalak "atsekabea" agertu du 24 urteko gaztearen heriotzagatik

Anboto 2012ko urt. 9a, 09:36

Udalak doluminik \'beroenak\' eskaini gura izan dizkio lonja baten sortutako suaren eraginez hildako herriko 24 urteko gaztearen lagun eta senideei. Andoitz Arabiourrutia lo topatu zuen ezbeharra. Errebonbilo kaleko lonja baten piztu zen sua

Udalak doluminik \'beroenak\' eskaini gura izan dizkio lonja baten sortutako suaren eraginez hildako herriko 24 urteko gaztearen lagun eta senideei. Andoitz Arabiourrutia lo topatu zuen ezbeharra Errege Egunean. Errebonbilo kaleko lonja baten piztu zen sua.

 

Errege Egunean 14:20an izan zuten sutearen berri Ertzaintzak, azaldu zutenez. Suhiltzaileak berehala hurreratu ziren sua amatatzera Errebonbilo kalean sortutako sutera, eta 24 urteko gaztea hilik topatu zuten bertan, jakitera emandakoaren arabera. Udalak ohar baten bitartez azaldu dutenez, !autoa hartu beharrean, inolako arazorik ez edukitzeko , lagunen arteko lokalean bertan atseden hartzea erabaki zuen gazteak, etxera joan aurretik".

 

Elorrioko herri guztioa "astindu" duen "zorigaiztoko" gertakariaren aurrean, bere "atsekabea" agertu gura izan duteudal gorporazioa osatzen duten talde politikoek, baita "doluminik beroenak" helarazi senide eta lagunei.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!