Errebonbillo kaleko lonja batean piztutako sutearen eraginez gazte bat hil da Elorrion.
Ertzaintzako iturriek azaldu dutenez, Errege Egunean arratsaldeko 14:20an izan dute sutearen berri. Suhiltzaileak berehala gerturatu dira sua amatatzera. Lonja horretan 24 urteko elorriar gaztea hilik aurkitu dute. Momentuz ez dakitela sutea zelan sortu den adierazi dute Ertzaintzatik.