Turismo-seinale berriak ipiniko ditu udalak

Anboto 2011ko abe. 30a, 10:00

Aktibitate komertziala bultzatzeko ere dendetako errotuluak aldatuko dituzte

Aktibitate komertziala bultzatzeko ere dendetako errotuluak aldatuko dituzte.

 

Hurrengo asteetan, Elorrioko Udalak turismo-panelak ipiniko ditu herriko hainbat puntutan. Helburua, herrian bisitatu ahal diren toki interesgarriei buruzko informazioa eskaintzea da. Guztira, lau izango dira leku estrategikoetan jarriko dituzten panelak. Hauetako bat, esaterako, udaletxe inguruan dagoen aparkalekuaren sarreran jarriko da. “Herria bisitatzen dutenek non dauden jakitea eta bertan dauden gune erakargarriak zeintzuk diren erakustea nahi dugu. Kartel hauek orientatzeko eta gure ondare arkitektoniko, artistiko eta kulturala zabaltzeko balioko dute”, azpimarratu du Ana Otadui alkateak. 9.980,27 eurokoa da aurrekontua, eta udalak 4.003,21 euroko diru-laguntza eskuratu du Eusko Jaurlaritzatik.

 

Bestalde, herriko aktibitate komertziala bultzatzea da dendetako errotuluak aldatzearen helburua, diotenez. Jarriko dituzten errotulu guztiak berdinak izango dira, herriko merkataritza sektoreak irudi bateratua eta identifikagarria izan dezan. Gainera, gaueko argiztapena izango dute.

 

Guztira, 50 izango dira errotulu berriak. Jarduera honek 17.500 euroko aurrekontua du; 2.500 euro udalak ipiniko ditu, eta gainerakoa Jaurlaritzaren beste laguntza batetik dator.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!