EMEk jaialdia antolatuko du Arriolan

Anboto 2011ko abe. 25a, 11:06

EME, Elorrioko Merkatarien Elkarteak, gabonetako ekintzetan parte hartu dutenendako eta sarituendako jaia antolatu du abenduaren 26rako.

EME, Elorrioko Merkatarien Elkarteak, gabonetako ekintzetan parte hartu dutenendako eta sarituendako jai txiki bat antolatu du abenduaren 26rako. Arriolan arratsaldeko 17:00etan hasiera emango diote.

 

Emanaldian sariak banatzeaz gain, parte-hartzaile guztiendako oparitxoak egongo dira. Antzezlan baten bidez hasiera emango diote eta sari banaketarekin jarraituko dute. "Parte-hartzaile guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu, ez direlako egun aproposenak lanean ibiltzeko eta beraien ahalegina ez dela edonolako izan. Irabazi ala ez, datorren urtean ere zuen partaidetza nahi genuke", azaldu dute ekitaldiaren antolatzaileek. Ekintzen argazkiak erakusteko asmoa ere badute, Elorrioko biztanleek egin dute lana hurbiltzen direnei erakusteko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!