Irakurketa sustatzeko Maria Moliner lehiaketan saritu dute. 200 liburuko sorta jasoko du.
Elorrioko Udal Liburutegia, bigarren urtez jarraian, saritua izan da irakurketa sustatzeko Maria Moliner lehiaketaren 14. edizioan. Ekimen hau Espainiako Kultura ministerioak jarri zuen martxan, 50.000 biztanle baino gutxiago duten herrietako liburutegi publikoei zuzenduta. Hori dela eta, Elorrioko liburutegiak 200 liburuko sorta jasoko du.
Elorrioko liburutegiak Liburutegia: denerik denontzak deituriko proiektuagaz hartu du parte lehiaketan. Azken 12 hilabeteetan jarduera ugari antolatu du, "liburutegira hurreratzen diren pertsona guztiek bilatzen dutena bertan aurkitzeko helburuarekin".
Ekintzen artean, euskal literaturaren gela, Haur-literatura lehiaketa, ipuin kontalariak, komiki tailerra, hainbat alorri buruzko interes puntuak, emakumeenganako indarkeriaren kontrako jardunaldiak edota liburutegiko praktikak aipatu dituzte, besteak beste.