Jaurlaritzako Klima Aldaketa eta Airearen Kalitate Zerbitzuko teknikariak, Inesa Baños Onaindiak, parte hartuko du, gaur, 19:00etan izango da airearen kalitateari buruzko foroan. Iturri kultur etxean izango da herritar orok du parte hartzeko aukera.
Airearen kalitateaz, kalitate ona mantentzearen garrantziaz eta airearen kalitatea zelan neurtzen den hartuko ditu hizpide Bañosek. Baita zelan kudeatzen den airearen kalitate hori eta zein den Elorrioko airearen kalitatea ere. Bere azalpenekin abiatuko da foroa. Ondoren, bertaratuko diren herritarrek euren galderak eta ekarpenak egiteko aukera izango dute. Horrela jakin eragin dute udal arduradunek.
Jardunaldiaren bigarren zatiagaz hasiko dira ondoren. Taldeak osatu eta gaiaren inguruan lan egingo dute, proposamenak jasotzeko eta herriko airearen kalitateari buruzko ondorioak ateratzeko, adierazi dutenez.