Hospital inguruan azken lehenegoz okupatzeko lizentziak eman ditu Udalak

Anboto 2011ko abe. 19a, 09:30

Udalak eman ditu Hospital inguruko azken 52 etxebizitzetarako lehenengoz okupatzeko lizentziak. Horretara, etxebizitzen salerosketa gauzatzeko aukera zabaldu da

Udalak eman ditu Hospital inguruko azken 52 etxebizitzetarako lehenengoz okupatzeko lizentziak. Horretara, etxebizitzen salerosketa gauzatzeko aukera zabaldu da.

 

Udalak bizitegi-gune horretako etzebizitza guztiak saldu ahal izateko beharrezkoak diren tramite guztiak bukatu ditu horretara. Etxebizitzak datorren urtarrilaren 1a aurretik eskrituratzen dituzten erosleek  murriztutako BEZari onura atera ahal izango diote: %4an dago hori zehaztuta, eta 12.000 euro aurrezteko aukera izango dute. Horrela jakin eragin dute udal arduradunek ohar baten bitartez. Goieta inguruan dauden etxebizitzak dira 52 horiek, 9 eta 16 atari artekoak (biok barne).

 

Eraikita dauden etxebizitza horien erosleek enpresa eraikitzaileagaz bizilekuon eskriturak gauzatzeko aukera izatea bideratu du horretara Udalak. Urtea amaitu aurretik egin denez, eskritura abenduaren 31 baino lehen egiten dutenek BEZaren murrizketa edukitzeko aukera izango dute: urtea amaitu aurretik BEZa %4a izango da, eta urtarrilaren 1etik aurrera %8a.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!