Ludotekan izena emateko aukera hilaren 28ra arte

Anboto 2011ko abe. 17a, 08:51

Irailean zabaldu zuten lehenengoz ikasturte honetarako inskribitzeko epea, eta orain bigarren aukera eskainiko dute, udal arduradunek adierazi dutenez

Irailean zabaldu zuten lehenengoz ikasturte honetarako inskribitzeko epea, eta orain bigarren aukera eskainiko dute, udal arduradunek adierazi dutenez.

 

Udal Ludotekako zerbitzua erabili gura dutenek abenduaren 28ra arteko epea izango dute. Udaleko erregistro orokorrera jo beharko dute interesdunek; 3 urtetik 12ra bitarteko umeei zuzenduta dago zerbitzua, diotenez.

 

Haur eta gazteei “espazio hezigarria” eskaintzea da Ludo- tekaren helburua; errespetua, hezkidetza, kooperazioa, kritiko- tasuna eta ingurumenagazko begirunea lako baloreak susta- tuz, antolatzaileek azaldu dutenez. Aisialdian euskararen erabilera indartzea ere badute xede. Astelehenetik barikura egongo da zabalik Ludoteka, 17:00etatik 19:45era bitartean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!