Kantu-poteoa, parrillada eta erromeria eratu dituzte zapatuko jaialdirako, arratsaldean hasita.
Elorrioko Portalekua herriko tabernak hamar urte bete ditu aurten, eta zapatuan ospatuko dute urtemugako jaialdi nagusia. Aurretik beste ekintza batzuk ere egin dituzte; perretxiko bilketa eta erakusketa, esate baterako.
Arratsaldeko 17:00etan preso politikoen inguruan eratu den ekitaldiagaz bat egingo dute, Arriolara joanez. Gero, 18:30ean, kantuz kantu ibiliko dira kaleetan, bakarlari baten musikak lagundurik. Iluntzeko 20:00etan dute afaltzeko hitzordua, parrilladan elkartuta.
Afalostean erromeriagaz jarraituko dute festa egiten, Goxo-Goxo taldeak girotuta.