EMEren Gabonetako ekintzak hasita daude

Anboto 2011ko abe. 9a, 10:59

Ipuin, erakusleiho eta balkoi zein etxaurreen apainketa lehiaketak antolatu dituzte, esaterako

Ipuin, erakusleiho eta balkoi zein etxaurreen apainketa lehiaketak antolatu dituzte, esaterako.

 


Elorrioko Merkatarien Elkarteak Gabonetako ekintzak antolatu ditu aurten ere. Ipuin lehiaketa, balkoi eta etxaurre apainketa lehiaketa, erakuslehioen lehiaketa, 2.100 eurotako txartelaren zozketa eta beste zenbait ekintza ere aurreikusi dituzte. Joan zen astean, gainera, Aurkitu eme puntua kanpaina berria sortu zuten, komertzioetan deskontuak eskainiz.

 

Ekintza hauek, beste komertzio handietan egiten ari diren ekintzei "aurrea hartzeko" sortu dituzte, eta baita Elorrioko biztanleei EMEk eta komertzio txikiek egiten duten lana gogorarazteko ere. “Kontsumo joerek komertzio txikia arriskuan” jarri duten arren,“aktibitate komertzial honek herrietako gune asko bizirik mantentzeko gaitasuna” duela frogatu gura dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!