Podologia zerbitzua jubilatuen egoitzan

Anboto 2011ko abe. 9a, 10:56

Urte berriagaz batera ipiniko dute martxan zerbitzua; instalazioak egokitu ditu udalak

Urte berriagaz batera ipiniko dute martxan zerbitzua; instalazioak egokitu ditu udalak.

 


Urtarriletik aurrera, udalaren eta  Amankomunazgoaren arteko akordio bati esker –Zaindu programaren baitan–, Elorrioko nagusiek jubilatuen egoitzan eskainiko den podologia zerbitzu berria erabili ahal izango dute.

 

“Nagusien aspaldiko eskaera zen. Beraz, martxan jartzea bideragarria zela ikusi ondoren, beharrezkoak diren gestioak egin ditugu, eta aste batzuk barru zerbitzua euren esku izango dute”, azaldu du Ana Otadui alkateak.
Podologoa hilabeteko azkeneko martitzenetan hurreratuko da, 09:00etatik 13:00ak arte;  kontsultek 20 minutuko iraupena izango dute.

 

Zerbitzuaren prezioa 11 eurokoa izango da, adierazi dutenez. Ekimena martxan jartzeko, udalak egoitzako instalazioak egokitu ditu. Gainera, udal ordezkariak hiru hilabetero batzartuko dira nagusiekin, sortu berri duten hirugarren adineko azpibatzordearen baitan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!