Plan Nagusia errekurrituko du Auzo Koordinadorak

Anboto 2011ko abe. 11a, 09:54

BAOn agertu eta gero, bide judizialetik egingo dute errekurtsoa; hile batzuetarako joko du

BAOn agertu eta gero, bide judizialetik egingo dute errekurtsoa; hile batzuetarako joko du.

 

EAEko Justizia Auzitegi Nagusian errekurrituko du Auzo Koordinadorak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu berri den Hiri Antolamendurako Plan Nagusia. “Hauxe da geratzen zaigun aukera, gure alegazio guztiak ez dituzte-eta kontuan hartu”, diote koordinadorakoek. Erabakia aho batez hartu dute, “betiko irizpideei eutsiz, EAJ zein ANVren legealdietan mantendutakoak”.

 

Koordinadoratik gogoratzen dutenez, Spri-Lurren partetik birkalifikazio industrialerako egindako nekazal lurren erosketak Elorrioko proposamen urbanistiko guztiak baldintzatu ditu. Hori guztia, “espekulazioa nagusi” zen garaian egin zela baina “gaur egun etxebizitza salerosketa iraganeko kontua” dela eta pabilioi industrialak “hutsik” daudela diote. HAPNk alde zaharraren bueltako ondarea ez duela errespetatzen, eta Pulla-Azkarretako nekazal lurren okupazioa onartezina dela uste dute, “Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren informeak dioen legez”. Denon artean izeneko parte-hartze prozesuak ez zuela balio izan ere salatu gura izan dute, “ondorioak ez zirelako planaren txostenean barneratu”. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!