Portalekuaren 10. urtemuga dela-eta, perretxikoen gaineko ekintza ospatuko dituzte asteburu honetan. Abenduaren 17an ospatuko dute urtemugako egun handia.
Azken asteetan perretxikotan ibili dira Portalekuako kide batzuk eta dagoeneko genero ugari bilduta daukate baina azken saiakera auzolan gisara egin gura dute, eta horregatik gonbidapena luzatu diete Portalekuako bazkide eta bezeroei. Hitzordua, esan bezala, bihar izango da, goizeko 09.00etan. Igandean, dastaketa eguerdiko 13.00etatik aurrera izango da. Onddoen eta nikaluen pintxoak eta nahasiak musutruk banatuko dituzte hurbiltzen diren guztien artean.
10 urte bete dira aurten Portalekua Herriko taberna zabaldu zenetik. Abenduaren 17an ipini dute urtemuga horren ospakizun nagusia, baina ekintzak ere badituzte aurretik programatuta. Bestalde, mikologiaz gainera, erreka-garbiketa egingo dute martitzenean, abenduaren 6an, Gaztetxeagaz elkarlanean. Goizeko 09:00etan elkartuko dira auzolanerako.