Deskontu kanpaina hasiko du EMEk

Anboto 2011ko aza. 30a, 09:59

Aste honetan Elorrioko Merkatarien Elkarteak kanpaina berri bati ekingo dio. Abenduaren 1, 2 eta 3an Aurkitu eme puntua kanpaina eragingo du 30 komertziotan. Deskontuak izango dira komertzio bakoitzean, eta logotipoa aurkitzea izango da erosleen lan bakarra

Aste honetan Elorrioko Merkatarien Elkarteak kanpaina berri bati ekingo dio. Abenduaren 1, 2 eta 3an Aurkitu eme puntua kanpaina bultzatuko du 30 komertziotan. Deskontuak izango dira komertzio bakoitzean, eta logotipoa aurkitzea izango da erosleen lan bakarra.

 

Ekintza hau, beste komertzio handietan egiten ari diren ekintzei "aurrea hartzeko" sortu dute, eta baita Elorrioko biztanleei EMEk eta komertzio txikiek egiten duten lana gogorarazteko ere. Aktibitate komertzial txiki  honek herrietako gune asko bizirik mantentzeko gaitasuna duela ere frogatu nahi dute merkatariek.

 

Ekintza honekin hasten dira EMEren Gabonetako ekintzak. Ipuin lehiaketa, Balkoi eta Etxeaurre Apainketa lehiaketa, Erakuslehioen lehiaketa edota 2.100 eurotako txartelaren zozketa etorriko dira hurrengo egunetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!