50 gaztetik gora irakurketa lehiaketan

Anboto 2011ko aza. 18a, 08:30

Abenduaren 12ra arte garatuko da, eta 16an banatuko dituzte sariak

18 urtetik beherako 50 gazte inguruk hartu du parte oraingoz Udal Liburutegiak antolatutako irakurketa lehiaketaren XVII. edizioan. Helburua, gazteen artean irakurketa eta liburutegira joateko ohiturak bultzatzea da.

 

Lehiaketa urriaren 10ean hasi zen, eta abenduaren 12ra arte iraungo du. Parte hartzeko baldintza bakarra liburutegiaren katalogoan dauden euren adinerako gomandatutako bi liburu, gutxienez, aukeratu eta irakurtzea da. Irakurri ondoren, parte hartzaileek liburutegiko arduradunek emandako fitxa bat bete beharko dute. Fitxa hori izango da baloratuko dena lehiaketaren irabazleak aukeratzeko.

 

 

Sari-banaketa abenduaren 16an izango da Iturri Kultur Etxean. Bertan, parte-hartzaile guztientzako jaia antolatuko dute; hainbat sari banatuko dituzte, mailaz-maila.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!