Barikutik zapatura jorratuko dituzte lanak, eta zapatu gauean ikusgai izango dira emanaldian.
Arriola kultur aretoak eratzen duen film laburren ‘24 ordu digitalean’ lehiaketaren seigarren edizioa barikuan hasiko da, arratsaldeko 17:00etan. Antolatzaileek ordu horretan emango dute aurtengo gaia, eta 24 orduko epean aurkeztu beharko dituzte lanak parte-hartzaileek. Lan-taldea osatzeko partaideak aurretik zehaztea proposatu dute antolatzaileek; baita modulu tekniko eta artistikoen arteko lankidetza ere.
Sormen-lanak MiniDV formatuan entregatzea eskatu dute, eta proiekzioa zapatuan bertan egingo dute, gaueko 22:00etan. Amaitzean, botoak zenbatu eta sariak banatuko dituzte. Irabazleek 700 euro jasoko dituzte; 500 euro emango dizkiete bigarren, hirugarren eta laugarren sailkatuei.