Berrio-Otxoa kofradiak eta Elorrioko Txistulariek antolatuta lore-eskaintza egingo diote, bihar, azaroaren 1ean, Santa Anan dagoen Berrio-Otxoaren irudiari.
150 urte bete dira Berrio-Otxoaren maritirioaz eta hori gogoan hartuta kalejira egingo dute Berrio-Otxoa kofradiak eta Elorriok Txistulariek. Ohorezko aurreskua eta lore eskaintza ere egingo dute Santa Anan, Berrio-Otxoaren irudiaren aurrean.
Horrezaz ganera, 12:00etan, parrokiako abesbatzak kontzertua eskainiko du Sortzez Garbiaren Basilikan. Meza nagusia amaitzean eskainiko dute kontzertua.