Anbulantzia zerbitzua ezartzea aztertzen

Anboto 2011ko urr. 12a, 08:46

Abuztuan Gurutze Gorriagaz batzartu zen udala, eta \'inbertsio handia\' litzatekeela adierazi dute

Abuztuan Gurutze Gorriagaz batzartu zen udala, eta “inbertsio handia” litzatekeela adierazi dute.

 

PPko Carlos Garciak hileroko ohiko osoko bilkuran egindako galderari erantzunez, Ana Otadui alkateak esan zuen anbulantzia zerbitzua ipintzea aztertzen dabiltzala, baina oraingoz ez dutela “ezer aurreratuko”. Abuztuan batzarra egin zuen alkateak Gurutze Gorriko ordezkariekin, eta “inbertsio handia” litzatekeela argitu zuen.  Urtero 100.000 euroko aurrekontua edukiko luke; leku bat ere egokitu beharko litzateke.

 

Espezialitateak

PPko zinegotziak medikuntza-espezialitateen zerbitzua Elorriora ekartzea ere eskatu zuen. Asteroko maiztasunagaz, “elorriarren bizi-kalitatea hobetuko litzateke”. Alkateak, baina, azaldu zion hori Legebiltzarraren eskumena dela, eta han bere alderdiaren bitartez eskatzeko. Horretarako konpromisoa hartu zuen Garciak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!