PPrena barik, EAJren mozioa onartu dute udalbatzarrean

Anboto 2011ko urr. 6a, 13:30

EAJk beste bat aurkeztu zuen, \'bortxakeria, ETArena barne, tresna politiko legez arbuiatu\' eta \'indarkeria amaitzeko elkarrizketa politikoa bultzatu behar\' dela adieraziz. Bilduk ez zuen bozketan parte hartu, \'garai berriak jarrera berriak\' eskatzen dituela azalduz

Udalak “ETA talde terroristaren atentatu guztiak eta ibilbide osoa gaitzesteko” mozioa aurkeztu zuen PPk. ETAri desegitea eta biktimei barkamena eskatzea eskatzen du mozioak.

EAJk beste bat aurkeztu zuen, “bortxakeria, ETArena barne, tresna politiko legez arbuiatu” eta “indarkeria amaitzeko elkarrizketa politikoa bultzatu behar” dela adieraziz. PPk berea erretiratu eta jeltzaleena babestu zuen, bigarren puntuagaz ados egon ez arren.

Bilduk ez zuen bozketan parte hartu, “garai berriak jarrera berriak” eskatzen dituela azalduz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!