Elorrioko Institutuko 3.DBHko ikasleek Garbitu dezagun Mundua Euskadi 20011 ekimenagaz bat egin dute, panpa-lezka izeneko landare inbaditzailea oinarri hartuta.
Martitzenean San Agustin auzora joan ziren ikasleak, eta espezie honen luma-mototsak ebaki zituzten, “ugalketa ekidituz”. “EAEko beste hainbat herritan bezala, Elorrion ere espezie inbaditzaile hau ugarituz doala ikusita” erabaki dute ekintza aurrera eroatea, Agenda 21eko dinamikan kokatuz.
Gazteek moztutakoa poltsa handitan sartu eta udalaren esku utzi zituzten; aldez aurretik adostu zuten udala arduratuko zela batutakoa erretzeaz, institutukoek abisua ematerakoan.
Kontzientziazioa
Ingurunea zaintzeaz gainera, bide batez, “ikasleak eta herritarrak espezie inbaditzaileen arazoaz kontzientziatzea” dute helburu.
Martitzeneko ekintzaren eta kanpainaren informazio gehiago www.garbitudezagunmundua.org webean eskuratu daiteke.