Iguriako gurutzea zaharberritzeko lanak adjudikatu ditu udalak

Anboto 2011ko ira. 28a, 09:32

Eremuak mugatzeko erabiltzen ziren bederatzi gurutze mantentzen dira Elorrion, eta horietako bat da Iguriakoa. Udalak gurutze hori zaharberrituko du datozen asteetan, eta horretarako lanak esleitu ditu dagoeneko

Eremuak mugatzeko erabiltzen ziren bederatzi gurutze mantentzen dira Elorrion, eta horietako bat da Iguriakoa. Udalak gurutze hori zaharberrituko du datozen asteetan, eta horretarako lanak esleitu ditu dagoeneko.

 

Lanen aurrekontua ia 12.000 eurokoa da eta, horren baitan, Bizkaiko Foru Aldundiak 8.760 euroko diru-laguntza eman dio udalari. Ana Otadui Elorrioko alkateak aipatu duenez, hilabetean burutuko dituzte beharrak.

 

Gurutzean lan horiek garatuko dituzte: eragin biologikoa ezabatzea, oinarria indartzeko tratamendua, azterketa bolumetriko eta kromatikoa, gatzgabetzea, garbiketa eta finkatzea. Behar horien azken helburua gurutzearen azalera babestea izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!