Erdella mendizale taldeak Elorrioko Bira antolatu du domeka honetarako, urtero iraileko laugarren domekan egin ohi duen moduan.
Ibilbidea 31 kilometrokoa da, eta Elorrio inguratzen duten mendi eta auzo guztiak zeharkatuko ditu; 07:30ean hasiko da plazan. Tartean, jan-edanerako postuak egokituko dituzte, parte-hartzaileek indarrak hartzeko. Amaieran, dutxatzeko aukera ere izango dute. Bost eta zortzi orduren artean beharko dituzte ibilbidea osatzeko, jakinarazi dutenaren arabera.
Antolatzaileek diotenez, bira txiki bat ere prestatu dute, 09:00etan hasiko dena, “jende guztia animatu dadin”. Hiru edo lau ordukoa izango ei da.