Herritarren parte hartze \'handiagatik\' nabarmendu dira Ferixa Nausikoak. Horrela jakin eragin dute Udaletik, ohar baten bitartez. Kuadrilen Eguna izan zen parte hartzaile "gehien" bildu zituena; 2.000 aulki baino gehiago banatu ziren, iaz baino 500 gehiago.
Sukalki Eguna, abere eta nekazaritza azoka eta Ohian Vegak eskainitako disko-festa izan dira ekitaldi arrakastatsuenak, adierazi dutenez, eta, "errespetua eta bizikidetasuna izan dira nagusi" aurtengo jaietan: "Ez da inolako erasorik gertatu". Sukalki egunean 11 kazoela aurkeztu zituzten. Herri kirolen saioak ere harrera ona izan zuen, adierazi dutenez.
Ferixa Nausikoak amaituta "oso balorazio ona" egin du Gobernu Taldeak: "Aldez aurretik genietuen helburu guztiak bete dira. Zorionez ez da eraso sexistarik egon eta egun hauetan Elorrio errespetuaren eta bizikidetasunaren eredu izan da", azpimarratu du Ana Otaduik, helarazitako oharrean: "Jai oso parte hartzaileak eta atseginak izan dira. Eguraldi ona izan dugu eta kaleak jendez beteta egon dira. Udalbatza osatzen dugun zinegotzien parte hartzea ere azken urteetan baino handiagoa izan da. Beraz, eskerrak eman gura ditugu", onartu du Otaduik.