Oroimen Eguna, domekan, Besaiden

Anboto 2011ko ira. 17a, 09:47

Urtero legez, iraileko hirugarren domekan, hildako mendizaleak oroituko dituzte tontorrean

Urtero legez, iraileko hirugarren domekan, hildako mendizaleak oroituko dituzte tontorrean.

 

Egun berezia izango da domekakoa mendizaleentzat. Ohiturak dioen moduan, iraileko hirugarren domekan Besaide mendian batuko dira hildako mendizaleak oroitzeko. Jende askok parte hartzen du ekimenean, eta Erdella mendizale taldeak ere deialdia egin du, goizeko 09:00etan herriko plazan elkartzeko.

 

Goizetik ekingo diote, beraz, ibilaldiari. Behin tontorrera ailegatuta, txistulariek girotuko dute eguna lehenengo, 10:30 bueltan. Gero, 11:00etan, ekitaldiaren aurkezpena eta meza egingo dituzte.  Euskal Mendizale Federazioko presidenteak, Txomin Uriartek, hartuko du berba, 11:30ean; ondoren, dantzariek saioa eskainiko dute. Azaldu dutenez, txosna ipiniko dute edari eta jatekoagaz.

 

Urteroko zita

Egun honetako ekitaldia antolatzeaz, Erdellaz gainera, Arrasateko Besaide eta Aramaioko Orixol taldeak arduratzen dira, txandaka, urterik urte. Aurten arrasatearrek osatu dute tontorrean garatu beharreko egitaraua. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!