1,3 milioi euro utzi ditu Loteria Primitiboak Elorrion

Anboto 2011ko ira. 9a, 12:51

Berrio-Otxoa kalean dagoen administrazioan zigilatutako Loteria primitiboaren txartel batek 1,35 milioi euro utzi ditu Elorrion. Atzo, irailaren 8an, izandako zozketan irabazi du saria zorionekoak

Berrio-Otxoa kalean dagoen administrazioan zigilatutako Loteria primitiboaren txartel batek 1,35 milioi euro utzi ditu Elorrion. Atzo, irailaren 8an, izandako zozketan irabazi du saria zorionekoak.

 

Guztira bostek asmatu dituzte Loteria Primitiboko sei zenbakiak, eta denen artean sei milioi eurotik gorako botea partekatu dute. Elorrion Berrio-Otxoa kaleko 15. Administrazioan zigilatu da aipatu dugun moduan. Beste laurak, Castellon, Sahagún, San Agustin de Guadalix eta Motilla Palacarren banatu dira.

 

Bestalde, atzoko zozketa horretan, Hondarribian zigilatutako txartel bategaz bost zenbaki asmatu ditu; eta, zenbaki osagarria ere. Horretara, 33.000 euro irabazi ditu norbaitek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!