Sabel-dantza eta koreografia modernoen ikastaroak emango dituzte, urrian hasita.
Iturri Dantza Akademiak 2011-2012 ikasturterako bi ikastaroren berri eman du: sabel-dantza eta koreografia modernoen ikastaroak. Irailaren 21a baino lehenago apuntatu beharko dute interesdunek sabel-dantzarako. Urritik ekainerako iraupena izango du, eguaztenetan garatuz, 19:15etik 21:15era. Arabiar dantza eta pausoez gainera, beloaren teknika edo zutargiaren dantza lakoak erakutsiko dituzte.
Koreografietan, irailaren 24a da izena emateko azkeneko eguna. Zapatuetan, 10:00- 12:00 artean burutuko da, urritik abendura. Koreografia “dinamiko eta dibertigarriak” izango ei dira. Euskaraz emango dituzte biak, ikasle guztiek ulertuz gero.