Argiñetako indusketarako diru-laguntza zalantzan

Anboto 2011ko abu. 26a, 09:39

Argiñetako nekropoliaren ikerketa arkeologikoa egin ahal izateko diru-laguntza bertan behera gelditu da, EAJk dioenez, \"aurreko gobernu taldeak ez dituelako Aldundiak eskatutako dokumentu guztiak aurkeztu\". Niko Moreno alkate ohiak adierazi duenez, \"eskatzekotan erantzukizun administratiboak eskatu beharko dituzte, ez politikoak\".

Argiñetako nekropoliaren ikerketa arkeologikoa egin ahal izateko diru-laguntza bertan behera gelditu da, EAJk dioenez, “aurreko gobernu taldeak ez dituelako Aldundiak eskatutako dokumentu guztiak aurkeztu”.

 

Diru-laguntza, gehienez, 30.000 eurokoa da. Joseba Mujika alkateordeak adierazi duenez, “Aldundiak eskatutakoa ez bidaltzean, eskaera baloratu ere ez dute egin”. Niko Moreno alkate ohiak  adierazi duenez, “eskatzekotan erantzukizun administratiboak eskatu beharko dituzte, ez politikoak”. Proiektu honen bultzatzaile izan direla-eta, aurrera irtetzeko lehenengo interesatuak eurak dira, Morenoren berbetan. Errekurtsoa jartzea aztertzen dabil udala, baina gaitza izango dela  diote: “Posible da urtebetean gelditu eta datorren urteko laguntzagaz indusketek jarraitzea”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!