Otaduik beharrean, Mujikak hartuko du liberazioa

Anboto 2011ko uzt. 8a, 08:20

Legebiltzarkidea dela-eta, dedikazio osoa eta honi dagokion soldata Joseba Mujika Alkateordeak edukiko ditu. Bilduk esan du \'ez dela ulertzekoa\'. Gainontzeko puntuak aho batez hartu dituzte ez ohiko osoko bilkuran.

Legebiltzarkidea dela-eta, dedikazio osoa eta honi dagokion soldata Joseba Mujika Alkateordeak eduikoki ditu. Bilduk esan du  \'ezdela ulertzekoa\'.  Gainontzeko puntuak aho batez hartu dituzte ez ohiko osoko bilkuran.

 

Eratze ondorengo lehen udalbatzarrean, aho batez hartu dituzte erabakiak ordezkariek, puntu bakarrean ezik. EAJk alkatea beharrean alkateordea liberatzea proposatu du, Ana Otadui "legebiltzarkidea delako". Otaduik berak azaldu du, "hobe dela bi pertsona lanean izatea bakarra baino", eta udaletxean egongo dela herritarren beharrei erantzuteko, nahiz eta legebiltzarreko lanak denbora kendu.

 

Dedikazio osoa, baina, Mujikak hartuko du, EAJren sei boto eta PPkoaren botoari eskerrrak. Bilduk aurka bozktu du, eta Idoia Buruaga zinegotziak adierazi du "ez dela ulertzekoa" EAJren erabakia. Alkatea jardun osoan liberatuta egoteko beharra badago, ez dute ikusten zergatik beste batek hartu behar duen ardura hori. PPko Carlos Garciak ondo ikusi du erabakia, bere ustez "berdin delako" zein egon arduran, lan egiten bada.

 

Bestalde, informazio batzordeak uztailean zehar osatuko dira, baina buruak izendatu dituzte. Denak EAJkoak izango dira, eta Bilduk ere alde bozkatu du. Buruagaren esanetan, lehendakaritzaren bat hartzeko proposamena egin diete EAJri, eta aurrerantzean ere postura horretan mantenduko ei dira. EAJk adierazi du, momentuz ardura eurek hartu behar dutela ikusten dutela, baina legegintzaldian zehar ikusiko dela aurrerantzean zer erabakitzen den.

 

Udalaz kanpoko erakundeetarako ere EAJkoak izango dira ordezkari guztiak, Amankomunazgoko kasua kenduta. Bilduk eta EAJk aurreko puntuko iritzi bera agertu dute.

 

Bestalde, udalbatzarrak hilero izango dira, hileko lehen eguaztenetan, 19:00etan. Bilduk egindako proposamena da hau, EAJk bi hilabeterik behin egitea aurreikusten zuelako bilkuraren aurretik. Herritarren parte hartzea izan du argudio Buruagak, eta PPko Garciak esan du, lehentasuna herritarren ordezkariek eduki behar dutela, eta ez herritarrek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!