Zengotitabengoa gose greban eta Aristegi kalean

Anboto 2011ko uzt. 8a, 08:59

Andoni Zengotitabengoari babesa agertzeko Portugalerako martxa irtengo da gaur Elorriotik

Andoni Zengotitabengoari babesa agertzeko Portugalerako martxa irtengo da gaur Elorriotik.

 

Adur Aristegi gazte elorriarra aske geratu da asteon, 10.000 euroko bermea ordaindu eta gero. 2010eko otsailean atxilotu zuten Gironan; beste lagun bategaz zihoala-eta, poliziak lagun horri ihes egiteko laguntza ematea leporatzen dio. Atxiloaldian torturatua izan zela salatu zuen Aristegik; Aranjuezen egon da preso.

 


Bestalde, Andoni Zengotitabengoa Portugalen preso dagoen elorriarrak bere bizi-baldintzak salatzeko gose grebari ekin dio, hirugarren biderrez. Diabetikoa da, eta egoera gaitzean aurkitzen dela azaldu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Babesa emateko, martxa irtengo da gaur Elorriotik Portugaleraino joateko.

 


Portugalen dagoen euskal preso politiko bakarra da; 14 hilabeteotan bakarturik izan dute. Salatu dutenez, alabekin urtean behin bakarrik egoteko eskubidea dauka, besteak beste. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!