Balendin Berrio-Otxoa hartu zuten gogoan Elorrion

Anboto 2011ko uzt. 5a, 12:47

Eguraldia lagun ospatu zuten, atzo, Elorrion, Balendin Berrio-Otxoa eguna. Ohi legez, kalejira egin zuten udal agintariek Udaletxetik Sortzez Garbiaren Basilikara eta meza nagusia amaitu ondoren luntxa ere izan zuten Berrio-Otxoa kalean

Eguraldia lagun ospatu zuten, atzo, Elorrion, Balendin Berrio-Otxoa eguna. Ohi legez, kalejira egin zuten udal agintariek Udaletxetik Sortzez Garbiaren Basilikara eta meza nagusia amaitu ondoren luntxa ere izan zuten Berrio-Otxoa kalean.

 

Elorrixa ekologia taldeak antolatuta, XV. Azoka Ekologikoa ere izan zen San Pio kalean. Eskualdeko eta Bizkaia osoko nekazarien produktuak izan zituzten eskura bertaratu zirenek.

 

Arratsaldean, afizionatuen pilota partidak jokatu ziren eta, iluntzean, berriz, Musikaireren eskutik Niño Costrinik eskeini zuen ikuskizuna.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!