Libe Mimenza elorriarrak egindako kartelak iragarriko ditu irailaren 2tik 11ra luzatuko diren aurtengo Ferixa Nausikoak. Denera, 17 kartel aurkeztu dituzte eta horien artean \'Errezeta onena\' izenburupean aurkeztutakoa aukeratu duepaimahaiak. Barazkiak ditu protagonista irudiak, "jaiei izena ematen dioten feria gogora ekarriz".
Bigarren urtez, epaimahaiak jendearen eritzia aldez aurretik jakiteko aukera izan du, gogoratu dutenez, euren epaiaren oinarri lez. Honakook osatu dute epaimahaia: Ana Otadui Elorrioko alkatea, Fernando Azkarate eta Idoia Buruaga zinegotziak, Maitane Iribar udaleko berdintasun teknikaria eta Jose ramon Lazkano eta Iñaki Larrañaga jai batzordeko ordezkariak. Guztiek Sandra Hernández diseinugilearen eta Asier Castañares iazko kartel irabazlearen aholkularitzapean jardu dute.
Parte hartu duten hiru gizon eta 10 emakumeei aurkeztu dituzten 17 proposamenengatik eskerrak eman gura izan dizkie Udalak. Baita zorionak ere irabazleari.