Eskapararte ekimena antolatu du, aurten bigarren urtez, Elorrioko Argazki Taldeak . EMEko hemeretzi denden kanpoaldean, EATeko hemeretzi argazkilarien argazkiak ipini dituzte. Abuztuaren 31ra arte iraungo du erakusketa bereziak.
Iazkoan erakusleihoetan ipini zituzten argazkiak, eta aurten denden inguruko hormak erabili dituzte argazkiak ipintzeko. Argazki taldekoek azaldu dutenez, ekimenagaz “gune artistikoa” sortu gura dute, “merkataritza, kultura eta ikusleak batuz”.