Urkulluk Lopezi 'aurpegia erakustea' eskatu dio Batzokiaren berrinaugurazioan

Anboto 2011ko eka. 28a, 10:14

EBBko lehendari Iñigo Urkullu, ez eze, Andoni Ortuzar BBBko lehendakaria eta Ana Otadui Elorrioko alkate jeltzalea batu ziren Batzokiaren berrinaugurazio ekitaldira. Jose Antonio Ardanza lehendakari ohia ere bertaratu zen

EBBko lehendari Iñigo Urkullu, ez eze, Andoni Ortuzar BBBko lehendakaria eta Ana Otadui Elorrioko alkate jeltzalea batu ziren Batzokiaren berrinaugurazio ekitaldira. Jose Antonio Ardanza lehendakari ohia ere bertaratu zen.

 

Iñigo Urkullu EAJ-PPNVren EBBren lehendakariak "aurpegia erakustea" eskatu dio Patxi Lopez EAEko lehendakari sozialistari, eta galdetu dio "normaltsuna ote den euskal hautesleriaren %30a ordezkatzen duten alderdi bik gobernatzea".  Hauteskundeen ostean "izkutatu" egin izana leporatu zionLopezi Urkulluk, Jose Antonio Ardanza lehendakari ohia, Andoni Ortuzar BBBren lehendakaria eta Ana Otadui alkate jeltzalea ere batu zituen Batzokiaren berrinaugurazioan.

 

"Ez al da gogoratzen bera dela lehendakariak eta lehendakari gisa hitz egin behar duela?", galdetu zuen Urkulluk. Ganeratu duenez, ez du lehendakari legez berba egin Lopezek: " ez aste honetan lortutako transferentzien arrakasta bereganatu duenean ezta Espainiar Gobernuaren eta EAJ-PNVren artean adostutako eskumenen negoziaketaren emaitza bereganatu duenean ere ez". Ez du lehendakari gisa berba egin, "PSE-EEren Idazkari nagusi gisa berba egiten duelako", dio: "Maiatzaren 22az geroztik, Idazkari Nagusiaren hiztak esan ditu eta oraindik zain gaude lehendakariak noiz berba egingo ote duen, eta noiz esango ote dion euskal gizarteari euskal hautesleriaren %30era iristen ez diren alderdiek gobernatzea dela bere normaltasuna".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!