Azoka Kulturala egingo dute zapatuan, Musikaireren atarian

Anboto 2011ko eka. 24a, 08:35

Plazan izango da azoka, 09:00etan hasita. Hamaikagarren edizioa da aurtengoa

Plazan izango da azoka, 09:00etan hasita. Hamaikagarren edizioa da aurtengoa. 

 

Auto zahar erakusketa, deskatalogatutako liburuak, bildumak, filatelia... XI.Azoka Kulturala antolatu dute biharko Elorrion. Goizean goizetik hasi eta 14:30 arte plaza ingurua, udaletxeko arkupea eta elizpea azoka bihurtuko dituzte.

 

Musikaire jaialdiko egitaraua hasi ohi duen azoka da biharkoa, eta azokaren antolatzaile Agustin Urizarrek azaldu duenez, urterik urte, geroago eta parte-hartze handiagoa egoten da. Aurten, postuen artean, margolaritza ikastaroan jarduten duten elorriarren lanak ere egongo dira ikusi eta erosteko moduan.

 

Herriko plazan aparkatuta 30-40 auto zahar egongo dira goizean, Urizarrek jakin eragin duenez. Azokako beste generoa erakusten, berriz, 20 postu inguru ipiniko ei dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!