Ibai Esteibarlanda libre geratuko da datozen orduetan

Anboto 2011ko eka. 22a, 15:58

2009ko azaroan atxilotu zuten elorriarra. Madrilgo Navalcarnero espetxean dago orain eta 50.000 euroko fidantzapean aske geratuko da.

2009ko azaroan atxilotu zuten elorriarra. Madrilgo Navalcarnero espetxean dago orain eta 50.000 euroko fidantzapean aske geratuko da.

 

Espainiako Poliziak 2009ko azaroaren 29ko goizaldean atxilotu zuen Ibai Esteibarlanda Hondarribian, gazte independentisten kontra egindako operazio zabalean. Operazio hartan Eñaut Aiartzaguena iurretarra ere atxilotu zuen poliziak. Guztira, 36 gazte atxilotu zituzten Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak. Bi gazteei Segiko kide izatea egozten zieten.

 

Beste gazteekin batera, Esteibarlanda Soto del Real kartzelara bidali zuen hasieran, Fernando Grande-Marlaska epaileak. Inkomunikazio garaian tratu txarrak salatu zituzten gazteek.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!