Ferixa Nausikoetarako kartel lehiaketara 17 lan aurkeztu dituzte eta honezkero kultur etxean daude erakusketan. Hilaren 30era arte gustukoen duten kartelaren alde bozkatu ahalko dute herritarrek.
Iturri kultur etxera sartu eta parez pare ikusi daitezke jaieterako hautagai diren kartelak. Inoiz baino kartel gehiago aurkeztu dituzte aurten lehiaketara: hamazazpi. Kartelotan jaiekin lotutako denetariko elementuak sartu dituzte: Txantxibiri kantako astoa, Argiñeta, danborrada, buzkantza, erraldoiak...
Hamabost egunez, ekinaren 30era arte, gehien gustatu zaien kartelaren alde botoa emateko aukera dute herritarrek. Gero epaimahai teknikoak edukiko du azkeneko hitza, eta herritarrek emandako iritzia hartuko dute kontutan.