Mendeetan atzera egin dute San Agustinen

Anboto 2011ko eka. 20a, 10:07

Zaldunen armadurak, errementariak, jostunak, tabernariak... zapatuan Erdi Aroko usainagaz egin dute V.Antzinako Ogibideen Azoka San Agustin auzoan. Egun osoko jaia izan zen zapatukoa.

Zaldunen armadurak, errementariak, jostunak, tabernariak... zapatuan Erdi Aroko usainagaz egin dute  V.Antzinako Ogibideen Azoka San Agustin auzoan. Egun osoko jaia izan zen zapatukoa.

Errementariaren kolpe hotsak, aspaldiko doinuak... eta lantzean behin ezpataren baten kolpeak ere entzun ziren zapatuan San Agustinen. Bi urterik behin Olazar auzo elkarteak antolatzen duen antzinako ogibideen azokan denboran atzera egin zuten. Ogibideotan beharrean zelan ibiltzen ziren ikusteko aukera egon zen, baita txerri-okela jatekoa ere.

Merkatu xumean jende ugari batu zen egun osoan zehar. Arinago, astean zehar Nafarroaren konkista eta Erdi Aroko ohituren gaineko berbaldiak egon ziren giroan sartzeko. Barikuan, gainera, San Agustingo elizan Berriotxoa Abesbatzak kontzertu berezia eskaini zuen, Erdi Aroko doinuetara orduko erropa eta guzti gerturatuta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!