"Konkistak 500 urte, deuseztatu ezin izan zuten oroimena" izenburuagaz hitzaldia eskainiko du Patxi Abasolok 19:30ean.
1512-2012 elkarteko Patxi Abasolok laster 500 urte beteko diren Nafarroako Erresumaren konkistaren gaineko berbaldia eskainiko du gaur Iturri Kultur Etxean. Ezkerraberri fundazioak antolatu du berbaldia, eta Udalak eta Olazar auzo elkarteak lagundu dute antolaketan. Zapatuan San Agustinen egingo den Antzinako Ogibideen Azokaren egitarau barruan dago gaurko berbaldia.
Olazar elkarteak beste berbaldi bat antolatu du bariku honetarako. Erdi Aroko ohituren gaineko berbaldia emango du Toti Martinez Lezeak San Agustineko elizan, 20:00etan.