Arrakasta handiagaz egin dute Belaunaldien arteko martxa

Anboto 2011ko eka. 13a, 09:49

San Agustinen hasi, eta Aldatzekuan amaitu, hiru ibilbide egin dituzte domeka honetan Belaunaldien arteko martxan.

San Agustinen hasi, eta Aldatzekuan amaitu, hiru ibilbide egin dituzte domeka honetan Belaunaldien arteko martxan. Elorrioko La Esperanza nagusien elkarteko kideak izan dira anfitrioi. Ume, gazte, heldu eta nagusien arteko hatu-emanak bultzatzeko martxak eguraldiaren laguntza izan du.

Elorrioko La Esperanza nagusien elkarteko kideek elkarteko kamiseta berdeekin ekin zioten martxari. Euren inguruan eta atzean Elorrio bertako, eskualdeko eta Durangalde kanpoko jendea ere batu zen atzo Belaunaldien arteko martxara. Nagusiak Bizkaiko nagusien elkartea, Durangaldeko Amankomunazgoa, La Esperanza elkartea, Udala eta Erdella mendizale taldea ibili dira martxaren antolaketan, eta hiru taldetan banatuta, jende ugari gerturatu zen ibilaldira.

Lehenengo taldeak 10:00etan irten zuen San Agustin auzotik. Horrela egingo zuten gero 11:00etan batzuk, eta 12:00etan azkenek. Nagusien elkarteek animatuta, hainbat heldu, ume eta gazte Elorriotik ibili eta hartu-emanean txangoa egitera animatu zen. Goizen animatu zirenek herriko auzoetatik 9 kilometroko ibilbide bat egin zuten, bigarren taldekoek 6 kilometrokoa, eta azken taldeak 2 kilometro pasatxokoa.

[img]http://www.anboto.org/images/9600/9633/1.jpg[/img]

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!