EAJko Ana Otadui izango da alkate

Anboto 2011ko eka. 11a, 13:20
Carlos Garcia PPko zinegotziak EAJko hautagai Ana Otaduiri eman dio botoa espero zen moduan.

Carlos Garcia PPko zinegotziak EAJko hautagai Ana Otaduiri eman dio botoa espero zen moduan. Udalbatzarra goraino bete da eta udaletxe aurreko plazan ere jende asko batu da. Otadui eta Garciak hitza hartu dutenean aretoa betetzen zutenetako askok bizkarra erakutsi diete.

http://www.youtube.com/watch?v=FxCHYPZn-Q8&feature=player_profilepage

Inbestidura ekitaldi tentsoa bizi izan dute Elorrion gaur eguerdian. Udalbatzarra eta udaletxeko eskailerak  herritarrez beteta egon dira eta udaletxe pareko plazan ere jende asko zegoen. Bozketaren lehenengo itzulian erabaki da alkatea. EAJk bere hautagaitza bozkatu du eta PPko Carlos Garciak hautagaitza hori babestu du. Ondorioz, zazpi boto jaso ditu Ana Otadui jeltzaleak eta sei Bilduko hautagai Idoia Buruagak.

Ondoren, hitza hartu du Ana Otaduik eta udalbatzarra betetzen zutenetako lagun gehienek eserlekuetatik zutitu eta bizkarra eman diote. Txalo batzuk ere entzun dira. Otaduik adierazi du "elorriar denen alkate" izan gura duela eta "denen beharrizanak" betetzeko lan egingo duela: "Ez naiz EAJko ordezkaria bakarrik izango, elorriar denena baino".

PPko Carlos Garciari ere bizkarra eman diote bertaratutako askok. Bilduko Idoia Buruagak adierazi duenez, "kontziente gara aro berri bat zabaldu dela Elorrion eta Euskal Herrian eta oposiziotik bada ere ilusioz lan egingo dugu".

Udalbatzarra amaitu eta kalera irten direnean Carlos Garciak eta Ana Otaduik txistuak entzun dituzte plazan batuta zegoen jendearen partetik.

[img]http://www.anboto.org/images/9600/9626/1.jpg[/img]

[img]http://www.anboto.org/images/9600/9626/2.jpg[/img]

[img]http://www.anboto.org/images/9600/9626/3.jpg[/img]

Argazkiak: Juanra de la Cruz

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!