Intxorta asti elkarteak Erronkarin antolatu ditu udalekuak

Anboto 2011ko eka. 10a, 13:33

Uztailaren 4tik 15era joango dira Erronkarira. Sei eta hamasei urte bitarteko umeentzat prestatu dute kanpamentua Intxortako kideek.

Urtero legez udalekuak antolatu ditu Intxorta asti elkarteak. Uztailaren 4tik 15era izango dira aurten udalekuak, Erronkarin. Sei eta hamasei urte bitarteko umeentzat prestatu dute kanpamentua Intxortako kideek.

Udalekuetan izena emateko Intxortako lokalera gerturatzeko egun bi ipini dituzte datorren astean. Ekainaren 15ean, eguaztena, 18:00etatik 19:00etara egongo dira bertan, eta 17an, barikua, 17:30etik 19:00etara. Telefono bat ere badago informazio gehiago lortu gura duenarentzat: 615 701 525.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!