Mantenu lanen gastua hazi egin da azken lapurretengatik

Anboto 2011ko eka. 4a, 08:50

Azken hileotan herrian izan diren lapurretak direla-eta, mantentze-lanen gastua hazi egin da Elorrioko Udalean

Azken hileotan herrian izan diren lapurretak direla-eta, mantentze-lanen gastua hazi egin da Elorrioko Udalean.

Aste honetako gobernu batzordean 29.000 euroko gastua ordaintzea onartu dute, normalean baino gastu handiagoa. Niko Moreno alkateak azaldu du tartean farola aldaketak eta ohiko beharrak ere egin dituztela, baina gastua lapurretengatik hazi dela horrenbeste.

Hauteskunde egunean izan ziren azken lapurretak Elorrion. Futbol zelaian transformatzailea ostu zuten, eta eskolako jantokiaren hesitik, berriz, atearen zatia eraman dute. Niko Morenok bere harridura azaldu du: “Inork ez luke pentsatuko atea lapurtuko zutenik”. Martxoan, gainera, elektrizitate kableak lapurtu zituzten San Jose kalean eta San Agustinen.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!